Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: iraila, 2018

TONTOLAPIKO

Irudia
Bada album bat, benetan famatua egin dena eta album hau gomendagarrien listan dagoena. Honen inguruan hainbat eztabaida sortu zaizkigu baina irakasle modura ikusi eta entzutea gomendagarria iruditzen zaigu, zuen eskuetan uzten dugu ondoren zertarako erabiliko duzuen.

Akelarrean

Irudia
Akelarrera inguratzean, hainbat gauza desberdin partekatzen dituzte gure lamiek elkarren artean. Gainontzeko gaietatik at. Txoko hau erabiliko dugu horretarako.

Euskal Txutxumutxuak

Irudia
Lamien jatorrizko hizkuntza euskara izanik, euskaraz elkarbanatzen dituzte beraien istorio zein kontakizun guztiak. Inguratu beraiengana!

Lamien Harkaitzetan

Irudia
Gaur egun, kontakizunak eta beraien irudiak harkaitzetan irudikatuta azaldu daitezke. Animatu horiek ere ikustera!

Kobaz koba

Irudia
Urteekin batera, koba desberdinak ezagutu ditugu eta koba bakoitza leku eta helburu desberdinarekin egina dago. Bertan ezaugarri desberdineko lamiak, eta erabilgarriak diren materialak aurkitu ditzakegu. Hauei, gaur egunean, proiektuak deitzen zaizkie eta geroz eta aurrerakoiagoak direnez, hauek lantzea eta aztertzea dugu helburu

Ur epelean murgiltzen

Irudia

Suaren inguruan

Irudia
Ongi Etorri suaren ingurura! Hemen, lamiak suaren inguruan bezala iruzkinak egiteko erabiliko dugu. Irakurritakoa aztertu  eta pentsatzen duguna azaltzeko aukera ematen digu.

Kobako zaindariak

Irudia
 Kaixo kobako bixitari guztioi! Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako laugarren mailako lamiak gara. Zuekin partekatu nahi ditugu  Euskal Haur eta Gazte Literaturaren inguruan sortzen ditugun proiektu guztiak. Zuen gustukoak eta lagungarriak izatea espero dugu eta gurekin batera zuek ere guk ikasitakoa ikastea ere!

Lamien mundua

Kaixo lagunok! Blog honetan, gure euskara minorrean egingo ditugun hainbat lan, proiektu, iruzkin ... zuekin partekatuko ditugu. Horretarako, gure blogaren izena, "Lamien Koba" dela jakinik, blog honetako atal bakoitzaren barruan, lamien munduarekin zerikusia duten izenburu ezberdinak txertatuko ditugu, egin dugun ariketaren azalpenarekin batera. Horrez gain, etiketak ere txertatuko ditugu, informazioa eskuratzeko ezinbestekoak direla uste baitugu, Zuen gustukoa izatea espero dugu. Eskerrik asko guztioi!